Betaurreko graduatuak

 

Zerbitzu esklusiboa eskaintzen dizugu zure ikusmenera egokitutako eta ondoen ematen dizuten betaurrekoak aukeratzeko. Markarik oneneko armazoi eta lente aukera zabala dugu, zure poltsikoari egokitutako promozio eskaintza eta, hori guztia, gure profesional taldeak duen aditu-arreta pertsonalizatuarekin.

Eguzkitako betaurrekoak

 

Gure bildumak norberaren joera eta eskakizunak jarraitzen ditu, aukera zabala dugu armazoi koloretsu eta era askotako formekin.

Zure aurpegia, zure estiloa edo adina edozein direla ere, gure helburua armazoi egokien aukeratzea da zuretzat.

Ukipen-lenteak

 

Ukipen lenteak, estetikan ez ezik, betaurrekoekin alderatuz abantailak dituzte, eta horregatik egin dira gero eta ezagunago gure gizartean.

IOSU OPTIKAn era guztietako ukipen-lenteak eskaintzen ditugu, normalak edo koloretakoak, eta pertsona bakoitzarentzako lente egokia bilatzen dugu.

Audifonoak

 

IOSU OPTIKAn audifono markarik onenak banatzen ditugu, eta zure egunerokoa hobetzeko osagarriak baita ere.
Entzumen galera dutenei entzuteko soluzio onenak eman eta komunikazio eta ongizate aukerarik onenak eskaintzea da gure misioa.

Opto-kosmetika: Edertasuna, Osasuna eta Kolorea

 

Osasun eta edertasunerako azken tratamendu optokosmetikoak dauzkagu, begi aldean espezializatutakoak, azala hidratatu, elikatu eta birsortzeko.

Kosmetika hau bereziki begi sentiberentzat eta ukipen-lenteak dituzten erabiltzaileentzat egokia da. Formula berriak, ehundura berriak eta sentsazio atseginagoak.

Beste batzuk

 

Bai behaketarako eta bai neurketarako produktu gama zabala dugu. Gure zentroetan prismatiko eta lupa markarik onenak ditugu. Gainera, estazio meteorologikoak dauzkagu aukeran, bai digitalak bai analogikoak, meteorologian hasi nahi duenarentzat.


Kontsultatu gurekin zein marka eta modelo ditugun.