Ikusmen osasuna

Ikusmen murriztua:

Ikusmen murriztua ikusmen muga bat da, eguneroko zenbait gauza egitea mugatzen duena. IOSU OPTIKAn zure ikusmen erabilgarri gutxia ahalik eta gehien indartzen laguntzen dizugu eta ikusmen mugatuaren eraginez betiko galdutzat uste zenituen zeregin batzuekin goza dezazun lortzen dugu.

 

Terapia bisuala:

Ikusmenari lotutako ikasketa arazoen diagnostikoa eta tratamendua eskaintzen dugu.

Terapia bisualak pertsonen ikus ahalmenak garatu, hobetu eta indartzen ditu, ikusmenarekin lotutako ikasketa arazoak dituzten helduentzat eta batez ere haurrentzat oso terapia egokia da.

Ikusmen osasuna

 

Ikus-abilezia gutxi garatua dagoelako sortzen dira irakurtzen eta idazten dauden arazorik gehienak.

Gainera, ikusmen terapiaren bitartez, arreta eta kontzentrazio arazoak nabarmen hobe daitezke.

Galdetu informazio gehiago interesa baduzu.

Beste zenbait zerbitzu eta terapia dauzkagu zure ikusmen osasuna zaintzeko.

Anamnesia (zure ikus ohituren diagnostikoa), tonometria (begiko tentsioa neurtzea), keratometria (kornearen kurbatura neurtzea), erretinografia (erretinaren azterketa eta analisia), arrail-lanpara (begiaren aurrealdearen analisia: irisa, kornea…), analisi errefraktiboa (ikusmen-kalitatearen bilakaera eta balorazioa aztertzen ditugu)…

Entzumen osasuna

 

Entzumenak, ikusmenarekin batera, erosotasun eta kalitate hobea ematen digu gure egunerokotasunean. IOSU OPTIKAn zure entzumena zaindu eta entzumen-soluzioei buruz aholkuak ematen dizkizugu.